Euskal
txirrindularitzaren
erreferentziazko
hedabidea

Jarrai iezaguzu

 

Guri Buruz

2010ean 13 urteko gazte bat hainbeste maite zuen kirol honen irudi testigantzak grabatzen hasi zen. Garai horretan hastapenetan zegoen YouTubera bideo horiek igotzea izan zen hurrengo pausua. Hortik aurrera afizioa ofizio bilakatu egin da eta gaur egun TXIRRINDULARIAK euskal txirrindularitzaren erreferentziazko hedabidea da.

Urteak pasa ahala hainbat lasterketetan izatera heldu gara, maila guztietako lasterketak Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Pandemia ostean proiektua inflexio puntura iritsi zen, profesionalizaziorako jauzia emanez. Azken urteetan proiektuak gora egin du, alde batetik ikus-entzule kopurua handituz eta bestaldetik hainbat bezero eta erakunderen konfiantza lortuz.

Guri Buruz
+ 0
Urteko esperientzia
0
Lasterketa Urtean

Euskal Herriko

0
Herrialdeetan

Bideo ekoizpena

Laburpen bideoak

Lasterketa kontatzeko modu onena hainbat euskarri eta formatuetara moldagarria eta babesle edo bezeroen marka txertatuz.

Bideo pertsonalizatuak

Talde, antolatzaile, babesle, profesional, txirrindulari, federazio edo edozein eragilerentzako bideo pertsonalizatuak ekoizten ditugu.

Zuzenekoak

Zuzeneko emankizunen ekoizpena bideratzen dugu: kamarak, motoak, esatariak, errealizazioa. Lasterketa bertatik-bertara, munduko edozein txokoan jarraitzeko aukera.

Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?